Eskure Euskal Papergintza, 2014an sortutako kooperatiba elkarte txiki bat da. Gure helburua, egunerokoan erabiltzen ditugun hainbat euskarrietara euskera zabaltzea da: agendak, egutegiak, koadernoak, postalak… Euskara, eskutik eskure!
Bermeon errotzen da proiektua, Urdaibaiko biosferan. Urteetan Artez Euskara Zerbitzuak papergintza alorrean egindako lanaren jarraipena da gurea. Egun, ehundaka produktuko katalogoa dugu eta aurrerantzean produktu berriak publikatzen jarraituko dugu. Lantzen ditugun produktuen artean, kurtso eta urte agendak, inprimakiak, koadernoak, karpetak, opari paperak, postalak, pegatinak eta beste hainbat euskarri ditugu.
Euskal Herrian diseinatuak eta Euskal Herrian inprimatuak. Euskaratik eta euskaraz!
Komertzialak
Gentzane Uriarte | Dendak
gentzane@eskure.com
Tel: 94 602 95 13 Ainara Garcia | Ikastetxeak eta enpresak
ainara@eskure.com
Tel: 94 602 95 13
Astelehenetik ostiralera
10:00-14:00 / 17:00-20:00
60€tik gorako erosketetan. 60€tik beherako erosketetan 4,50€+BEZ.